OLENTZEROK GABON ONAK OPA DIZKIGU

Kaixo familiak, abenduaren 21ean San Tomas ospatuko dugu eta Olentzero eta Gabonei ongi etorria emango diegu. Hauxe da plana:

TXISTORRA ETA SAN TOMAS AZOKA

Goizean zehar ikasleei mailaka TXISTORRA ogitarteko bana emango zaie. Auntxa taldeko TRIKITILARIEK eskola girotuko dute. Barazki eta animalien AZOKA ikusteko aukera izango dute (ikasle bakoitzak azokarako barazki batzuk ekar ditzake: azenarioak, tipulinak, intxaurrak...). Bukatzean Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emango dizkiogu.

OLENTZERO ELATZETAN

09:30etan: 3-4-5 urteko geletara.

10:15etan: 2 urteko geletara.

10:30etan: 1-2 mailetara.

KANTA KANTARI

08:50etan: Lehen Hezkuntzako GABON KANTALDIA areto nagusian.

09:15etan: 3-4-5 urtekoei abestera joango gara.

10:00etan: 1-2 mailetakoak 2 urtekoei abestera joango dira.

12:15etan: 3-4-5 urtekoek GURASOEI abestuko diete Haur Hezkuntzako jolastokian.

GURASOENTZAT ERE

12:00etan eskolako sarrera nagusian 6. mailakoek TXISTORRA pintxoak prestatuko dituzte saltzeko (ikasketa bidairako).

BASERRITARREZ JANTZITA ETORRI ETA ONDO PASA GABONAK

GOGORATU JANGELARIK EZ DELA IZANGO

(GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTAKO BAZKARIA BADAGO, AURRETIK IZENA EMAN BEHAR DA)

Egunean zehar galdutako ARROPA bistan jarriko dugu, gero GKE bati emango diogulako.

ELATZETA EUSKARALDIAREKIN BAT

 

 

Euskararen Egunean euskal jantzi eta musika tresna tradizionalen erakusketa. Mila esker Eraiki dantza taldeko lagunei.

EUSKARALDIA

 

Kaixo familiak:

Azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitartean EUSKARALDIA gauzatuko da Euskal Herriko herri ia guztietan.

Zer da Euskaraldia?

Mugimendu sozial zabal bat izango da eta parte hartzaileok 11 egunez euskaraz aritzeko konpromezua hartuko dugu. Bi rol hartu dezakegu:

AHOBIZI euskaraz hitz egiteko erraztasuna dugunok euskaraz arituko gara ahal dugu guztiekin.

BELARRIPREST: euskaraz hitz egiteko erraztasunik ez dugu baina ulertzen dugu eta ongi iruditzen zaigu guri euskaraz hitz egiten badigute.

Mugimendu sozial handia izango da eta Elatzetan ere parte hartze handia lortu nahi genuke.

Azpian duzuen estekan klikatu eta izena eman dezakezue EUSKARALDIAn. Izena emanez gero, AHOBIZI edo BELARRIPREST txapak jasoko dituzue gero azarotik aurrerako kanpainan jantzita eramateko.

 

 http://izenematea.euskaraldia.eus/

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2018-19 BEKA DEIALDIA

2018-19 ikasturteko bekak eskatzeko epea iraialren 17tik urriaren 19ra bitartean irekita egongo da. Azpian duzue Eusko Jaurlaritzaren web orrirako esteka eta beherago informazio nagusien laburpen orri bat.

http://www.euskadi.eus/unibertsitate-aurreko-bekak-diru-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/escolarizacion_e.html

 

ONGI ETORRI ELATZETARA

 

Heldu den irailaren 10ean klaseak hasiko dira.

Lehen astean, irailaren 10etik 14ra goizez bakarrik arituko gara 08:45etatik 12:45etara. Garraio eta jangela zerbitzua egongo dira beti bezala 2 eta 3 urteko ikasleentzat ezik, egokitzapen aldian baitaude. 

Irailaren 17tik aurrera goiz ta arratsaldez izango ditugu klaseak. 

 

Eman Hegoak Euskarari!


Klikatu hemen Elatzetako gurasoekin hegoak astindu eta euskaraz hegan egiteko!

EmanHegoak

Euskal Eskola Publikoaren jaia


Ekainaren 3an Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dugu Lekeition. Etor zaitezte gozatzera  denona eta denontzako den gure eskolaren jaira! Sakatu hemen informazio gehiago eskuratzeko.

 

EuskalEskolaPublikoa_2018

 


ILP ESKOLA INKLUSIBOA


Segregazioa, ghettoak eta kuota ilegalekin bukatu eta Hezkuntza Sisteman kohesioa eta eta berdintasuna hobetzeko, Parlamentura Legegintzako Herri Ekimen bat eramateko kanpaina bat abian da. LHEri buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen. LHEa sinatzeko, egin klik hemen edo beheko irudian.

ILP_Eus