Gobierno Vasco

Hiru3k "Guraso Alertak" jarri du abian

 

Gurasoei zuzendutako egitasmo honen helburua seme-alaben mundua hobeto ezagutzeko aukera eman eta beraiekin lotura handiagoa izatea da. Hiru3ren app-aren bidez dago eskuragarri zerbitzu hau. Mugikorrean jasoko diren mezuak izango dira alerta hauek, eta 14 urtera bitarteko gaztetxoen gustuko eduki, berri eta esperientzien berri emango dute horien bitartez.

Nola jeitsi? PlayStore eta AppStore erabilita jaitsi dezazue.

 

Euskal Eskola Publikoaren jaia


Ekainaren 3an Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dugu Lekeition. Etor zaitezte gozatzera  denona eta denontzako den gure eskolaren jaira! Sakatu hemen informazio gehiago eskuratzeko.

 

EuskalEskolaPublikoa_2018

 


ILP ESKOLA INKLUSIBOA


Segregazioa, ghettoak eta kuota ilegalekin bukatu eta Hezkuntza Sisteman kohesioa eta eta berdintasuna hobetzeko, Parlamentura Legegintzako Herri Ekimen bat eramateko kanpaina bat abian da. LHEri buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen. LHEa sinatzeko, egin klik hemen edo beheko irudian.

ILP_Eus

 

 

© ELATZETA IKASTETXEA
Fax: 943937759 | Fax: 943633248 | zuzendaritza@elatzeta.net idazkaritza@elatzeta.net 012102aa@hezkuntza.net